Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

174. zk., 2020ko irailaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3507

IRAGARKIA, 2020ko uztailaren 29koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita linea elektriko berri honen proiektua: 132 kV-ko «Basauri TA-Gatika TA, 1eta 2» linea elektrikoaren sarrera eta irteera Artxanda TA-n, eta Mazarredo TA-tik datozen 1 eta 2 adarren sarrera, Sondikako eta Bilboko udal-mugarteetan (Bizkaia).

Jendaurrean jartzen da erreferentziako instalazio elektrikoari buruzko informazioa, abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan xedatutako ondorioetarako (2002-12-23ko EHAA) –dekretu horren bidez arautzen dira instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio-baimenerako prozedurak: argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, bai eta kontsumitzaileak konektatzeko hartuneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere–, eta honako hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua (2013-12-26ko BOE) eta Goi-tentsioko lineei buruzko Arautegia eta haren jarraibide tekniko osagarriak (01etik 09ra bitarteko JTO-LAT) –otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuak onartutakoak (2008-03-19ko BOE)–; Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea, (2013-12-11ko BOE), eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legea (1998-03-27ko EHAA). Izan ere, instalazio horretarako eskatu dituzte administrazio-baimena, exekuzio-proiektuaren onarpena, onura publikoaren deklarazioa eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena.

Erref.: IFT/YMM.

Esp.: 48-AT-Y-2020-00032.

– Eskatzailea: i-DE Redes Eléctricas Inteligentes, SAU.

– Kokapena: Sondikako eta Bilboko udal-mugarteak.

– Aurrekontua: 845.147,72 €.

– Helburua: Atxanda TA berria eraikitzearen ondorioz, 132 kV-ko «Basauri TA – Gatika TA» linea elektrikoa eta horren adarra, Mazarredo TA-ra doana, berritzea.

– Instalazioaren ezaugarriak: Alfredo Mas Torres industria-ingeniariak 2020ko martxoan sinatutako proiektuan adierazitakoak, espedientean daudenak.

Instalazioa egiteko administrazio-baimena, egikaritze-proiektuaren onarpena, onura publikoaren deklarazioa eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena eskatzen da.

Argitara ematen da hori guztia jendeak horren berri izan dezan, bereziki lursailen jabeek eta jarduerak ukitutako gainerako titularrek, zeinek dokumentazioa aztertu ahalko baitute sail honen Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua, Bilbao), dagokion udalean edo url honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/

Iragarki honen amaieran dago jasota interesdunen zerrenda. Bidezko iritzitako alegazioak – bi kopia – dagokion ordezkaritzan aurkeztu beharko dira, hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Bilbao, 2020ko uztailaren 29a.

Lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala