174. zk., 2020ko irailaren 4a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (243 KB - 3 orri.)
- EPUB (241 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3506
IRAGARKIA, 2020ko uztailaren 29koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita honako proiektu hau: Sondikako udal-mugartean (Bizkaia), 132 kV-ko, «S.M. Artxanda» maniobra azpi-estazio berria.
Jendaurrean jartzen da erreferentziako instalazio elektrikoari buruzko informazioa, abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan xedatutako ondorioetarako (2002-12-23ko EHAA) –dekretu horren bidez arautzen dira energia elektrikoa ekoitzi, garraiatu eta banatzeko instalazioak eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio-baimenak lortzeko prozedurak eta kontsumitzaileak konektatzeko hartuneak, zuzeneko lineak eta instalazioak–, eta honako hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua (2013-12-26ko BOE) eta Goi-tentsioko Instalazioen Baldintza Teknikoei eta Segurtasun-bermeei buruzko Arautegia eta haren jarraibide tekniko osagarriak (01etik 23ra bitarteko JTO-RAT) –maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuak onartutakoak (2014-06-09ko BOE)–; Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea, (2013-12-11ko BOE), eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legea (1998-03-27ko EHAA). Izan ere, instalazio horretarako eskatu dituzte administrazio-baimena, exekuzio-proiektuaren onarpena, onura publikoaren deklarazioa eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena.
Erref: IFT/YMM.
Esp: 48-AT-Y-2020-00030.
– Eskatzailea: i-DE Redes Eléctricas Inteligentes, S.A.U.
– Kokalekua: Sondikako udal-mugartea.
– Aurrekontua: 2.432.045,81 euro.
– Helburua: 132 kV-ko «DC Basauri-Gatika» linean, «ST Mazarredo» azpiestaziora doan adarraren inguruan, maniobra azpi estazio berri bat eraikitzea.
– Instalazioaren ezaugarriak: M.ª Eugenia Dorronsoro Paulis industria-ingeniariak 2020ko otsailean sinatutako proiektuan adierazitakoak, espedientean daudenak.
Instalazioa egiteko administrazio-baimena, egikaritze-proiektuaren onarpena, onura publikoaren deklarazioa eta ingurumen-inpaktuari buruzko adierazpena eskatzen da.
Argitara ematen da hori guztia jendeak horren berri izan dezan, bereziki lursailen jabeek eta jarduerak ukitutako gainerako titularrek, zeinek dokumentazioa aztertu ahalko baitute sail honen Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua, Bilbao), dagokion udalean edo url honetan: http://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/
Iragarki honen amaieran dago jasota interesdunen zerrenda. Bidezko iritzitako alegazioak – bi kopia – dagokion ordezkaritzan aurkeztu beharko dira, hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Bilbao, 2020ko uztailaren 29a.
Lurralde-ordezkaria,
ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.