Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

174. zk., 2020ko irailaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3502

EBAZPENA, 2020ko abuztuaren 31koa, Kulturako sailburuordearena, museoetarako eta bildumetarako 2020ko dirulaguntzak emateko osatu behar den balorazio-batzordeko kideak izendatzen eta argitara ematen dituena.

2020. urteko Euskadiko museo eta bildumetarako dirulaguntzak iragartzen eta arautzen dituen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko uztailaren 8ko Agindua ikusi da.

Agindu horretako 13. artikuluak dioenez, balorazio-batzordearen osaera Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bitartez jakinaraziko da. Ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordearen kideak izendatzea eta osaera jakinaraztea. Hona hemen kideak:

Lehendakaria: Mikel Xabier Aizpuru Murua jauna, Kultura Ondarearen zuzendaria.

Bokalak:

– Iñaki Arrieta Urtizberea jauna.

– Miren Aurkene Alzua andrea.

– Paul Esnaola San Sebastián jauna, Kultura Ondarearen zuzendaritzako teknikaria, idazkaria izango dena.

– Aitor Antuñano Zubiete jauna, Kultura Ondarearen zuzendaritzako teknikaria.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abuztuaren 31.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala