171. zk., 2020ko irailaren 1a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (212 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3471
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko adostasunik gabeko 407/2019 prozeduraren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: 407/2019 ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak (adostasunik gabe).
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Santiago Ibañez Fernandez.
Judizio horretan, epaia eman zen 2020-06-10ean, eta, horrela, amaiera eman zitzaion prozesuari.
Auzi-ihesean den Isabel Burgbacher demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Errekurtsoa jartzeko aipatu den epea beste hogei egun baliodun luzatuko da, baldin eta ebazpen hau Justizia Administrazioaren esparruan COVID-19ari aurre egiteko prozesu- eta antolaketa-neurriei buruzko apirilaren 28ko 16/2020 Errege Lege Dekretuaren 2. artikuluaren 2. apartatuaren lehenengo paragrafoan ezarritakoaren arabera jakinarazten bada.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Bilbao, 2020ko ekainaren 11.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.