171. zk., 2020ko irailaren 1a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (211 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3469
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko adostasunik gabeko 112/2020 prozeduraren ondoriozkoa.
Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 112/2020 ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak (adostasunik gabe).
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak (adostasunik gabe).
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Nerea Ariño Delgado.
Judizio horretan, honako hau erabaki da:
– German Eduardo Rodriguez Funez ediktu bidez epatzea. Epatzearen xedea: demandari erantzutea hogei eguneko epean. Zitazio-zedula eskuragarri du zitatuak bulego judizial honetan, eta oso-osorik ezagutu ahal izango du bertan.
– German Eduardo Rodriguez Funezi ediktu bidez jakinaraztea prozesu horretan gaur emandako dekretua. Haren kopia eskuragarri dauka bulego judizial honetan, eta oso-osorik aztertu ahal izango du bertan.
Ebazpen horren aurka, berraztertze-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta bost egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Pertsona horren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 2020-06-24ko dekretua jakinarazteko eginbidea gauzatzeko.
Bergara, 2020ko ekainaren 24a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.