Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

165. zk., 2020ko abuztuaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3379

AGINDUA, 2020ko abuztuaren 20koa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2020. urterako. «Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Saria» onartzen duen Agindua, eta hautagaitzak aurkezteko epea luzatzen baita.

Enplegu eta Gizarte politiketako sailburuaren 2020ko uztailaren 15eko Aginduaren bidez, «Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Sariaren» 2020. urterako deialdia onartu zen (EHAA, 145. zk., 2020ko uztailaren 24koa). Agindu horren I. eranskineko bosgarren oinarriko bigarren puntuan ezartzen denez, hautagaitzak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Agindua 2020ko uztailaren 24an argitaratu zen, eta hautagaitzak aurkezteko epea 2020ko abuztuaren 24an amaitzen zen.

COVID-19ren ondoriozko osasun-egoera dela-eta bizi den salbuespenezko egoera kontuan hartuta, bai eta hautagaitzak aurkezteko epearen zati handi bat oporraldi garaian egokitu dela, zailtasunak izan dira, eta erakunde interesdunen mesedetan, hautagaitzak aurkezteko epea luzatzea komeni da.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32.1 artikuluak dioenez, Administrazioak, ofizioz edo interesdunek eskaturik, luza dezake ezarritako epea, manuren batek kontrakoa ez badio, komenigarritzat jotzen bada eta hirugarren batzuen eskubideei kalterik egiten ez bazaie. Epearen erdia izan daiteke luzapena, gehienez ere. Epea luzatzeko erabakia interesdunei jakinarazi behar zaie.

Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Aldatzea 2020. urterako. «Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Saria» onartzen duen Enplegu eta Gizarte politiketako sailburuaren 2020ko uztailaren 15eko Aginduaren I. eranskineko bosgarren oinarriko bigarren puntua, eta hautagaitzak aurkezteko epea irailaren 7ra arte luzatzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abuztuaren 20a.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.


Azterketa dokumentala