160. zk., 2020ko abuztuaren 17a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (244 KB - 2 orri.)
- EPUB (221 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3306
IRAGARKIA, judizioko kostuen tasazio-espedienteen gaineko administrazio-egintzen jakinarazpenei buruzkoa.
Ezinezkoa izan da epaitegiek onartutako kostuen tasazioen jakinarazpen pertsonala egitea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko, eta interesdunari jakinarazten zaio honako epe hauek dituela zor dituen kopuruak borondatez ordaintzeko:
A) Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean hilaren 1etik 15era bitartean argitaratzen bada, argitaratu denetik hurrengo hilaren 5era bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.
B) Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean hilaren 16tik azken egunera bitartean argitaratzen bada, argitaratu denetik hurrengo hilaren 20ra bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.
Zorrak borondatezko epean ordaintzen ez badira, premiamendu-bidera joko dela ohartarazten zaio, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamenduaren 59. artikuluarekin eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 139.4 artikuluarekin bat etorriz, dagozkion errekarguak aplikatuta.
Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu honetan egin beharko da ordainketa (prozedura-zenbakia eta organo judiziala aipatuta):
IBAN ES66 0182 5685 0700 0022 6271.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da esandako hori, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 22a.
Zerbitzu zuzendaria,
MARÍA TERESA AMEZQUETA ALEGRÍA.