Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

160. zk., 2020ko abuztuaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ARABAKO FORU ALDUNDIA
3299

IRAGARKIA, Gizarte Ongizaterako Foru Erakunde Autonomoko Gizartegintza Arloko zuzendariorde teknikoaren lanpostua (81003 kodea) izendapen aske bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.

Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialeko 89. zenbakian (2020ko abuztuaren 10ekoa), Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Administrazio-Kontseiluaren lehendakariaren ebazpena argitaratu zen, Gizarte Ongizaterako Foru Erakunde Autonomoko Gizartegintza Arloko zuzendariorde teknikoaren lanpostua (81003 kodea) izendapen aske bidez betetzeko deialdia onartzen duena, eta baita deialdi horren oinarriak biltzen dituen eranskina ere.

Interesdunek, baldin eta hirugarren oinarrian ezarritako betekizunak betetzen badituzte, Gizarte Ongizaterako Foru Erakunde Autonomoaren Administrazio Kontseiluko lehendakariari zuzendu behar dizkiote eskaerak, eta Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dituzte (San Prudentzio kalea 30, 2.a, 01005 Vitoria-Gasteiz) edo urriaren 1eko 39/2015 Legeak, administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearenak, 16. artikuluan xedatutako eraren batean. Horretarako, hamar egun baliodun izango dituzte, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abuztuaren 10a.

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko zuzendaria,

JOSÉ FRANCISCO ANTÓN IDRÓQUILIS.


Azterketa dokumentala