Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

158. zk., 2020ko abuztuaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3270

IRAGARKIA, 2020ko uztailaren 17koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez zenbait itzulketa-ebazpen jakinarazten baitira (Kontratazio-konpromisodun prestakuntza-deialdia 2018).

2020ko ekainaren 30ean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak 2018/SUBAF/007716, 2018/SUBAF/007717, 2018/SUBAF/007718, 2018/SUBAF/007719 eta 018/SUBAF/007721 espediente-zenbakietako dirulaguntzak itzultzeko ebazpenak eman ditu, Lanbideko zuzendari nagusiaren 2018ko azaroaren 7ko ebazpenaren bidez emanak. Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparrua, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2018ko ekainaren 13ko Ebazpenaren bidez argitaratua (EHAA)

Ezinezkoa izan da ebazpen horiek aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Ebazpen horiek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta, berorien aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Xede horrekin, interesdunari jakinarazten zaio eskuragarri dagoela aipatzen diren espedienteetan emandako ebazpenen testu osoa, Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (José Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun egon dadin ematen da argitara hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 17a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala