Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

156. zk., 2020ko abuztuaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3239

IRAGARKIA, 301/2019 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi errekurtsoan interesatuak izan daitezkeenak epatzeko, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko epaitegian ager daitezen. Errekurtso hori 2019ko uztailaren 30eko Ebazpenaren kontra jarri da, ebazpen horren bidez ezetsi baitzen Kimikako teknikari espezialisten lan poltsa zabaltzeko xedez deitutako hautaketa prozesurako proposatutako hurrenkeraren kontra jarritako errekurtsoa.

Administrazioarekiko Auzien Bilboko 4. Epaitegian administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri da, prozedura arruntari jarraituta (zenbakia: 301/2019). Errekurtso hori 2019ko uztailaren 30eko Ebazpenaren kontra jarri da, ebazpen horren bidez ezetsi baitzen Kimikako teknikari espezialisten lan poltsa zabaltzeko xedez deitutako hautaketa prozesurako proposatutako hurrenkeraren kontra jarritako errekurtsoa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan dioena betetzeko, epatu egiten dira interesatu izan daitezkeen hirugarren pertsonak, eta aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela jakinarazten zaie. Bost egun izango dituzte horretarako, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Aipatutako errekurtsoa hainbat pertsonari zuzendutako egintza denez, iragarki hau argitaratzen da, bat etorrita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak xedatutakoarekin 45. artikuluan.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Leioa, 2020ko uztailaren 28a.

UPV/EHUko idazkari nagusia,

PEDRO MARIA IRIONDO BENGOA.


Azterketa dokumentala