156. zk., 2020ko abuztuaren 11, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (202 KB - 1 orri.)
- EPUB (213 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3234
EDIKTUA, 254/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: hitzezko judizioa 254/2019.
Gaia.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Eskarne Ruiz de Arbulo Aizpuru.
Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2020-01-16an eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Borja Gonzalez Amores demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez. Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik ezagutu ahal izango du bertan.
Irun (Gipuzkoa), 2020ko urtarrilaren 27a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.