156. zk., 2020ko abuztuaren 11, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (202 KB - 1 orri.)
- EPUB (213 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3231
EDIKTUA, 1237/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 1237/2019 hitzezko judizioa.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Iker Legorburu Uriarte.
Judizio horretan, epaia eman zen 2020-07-22an, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Alejandro Grande Menendez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, eta Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Bilbao, 2020ko uztailaren 24a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.