Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

153. zk., 2020ko abuztuaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3166

AGINDUA, 2020ko uztailaren 28koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, ikus-entzunezkoen ekoizpena sustatzeko 2020. urteko dirulaguntzak iragarri eta arautzen duen agindua aldatzen duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 2017/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako hutsak ikusi dira Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko ekainaren 23ko Aginduan, zeinaren bidez iragarri eta arautzen baitira ikus-entzunezkoen ekoizpena sustatzeko 2020. urteko dirulaguntzak. Agindua 2020ko uztailaren 6ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 131. Zenbakian. Eta jarraian zuzendu egiten dira hutsak.

2020/2627 (27/6) orrialdean,

Honela dio:

«9. artikulua.– Dirulaguntzak elkartzeaz.

Laguntza publikoen zenbateko osoa ezingo da diruz laguntzeko moduko kostuen % 50 baino gehiago izan, salbu Europar Batasuneko estatu kide batek baino gehiagok finantzatutako mugaz haraindiko ekoizpena bada, eta estatu kide bat baino gehiagoko ekoizleak baditu. Horrelakoetan, laguntza publikoen zenbateko osoa diruz laguntzeko moduko kostuen % 60 izan daiteke. Ikus-entzunezko lan zailak muga horien aplikaziotik salbuesten dira. Ikus-entzunezko lan zailtzat zeintzuk jotzen diren eta horien mugak zeintzuk diren jakiteko, Zinemaren abenduaren 28ko 55/2007 Legea garatzen duen abenduaren 4ko 1084/2015 Errege Dekretuaren 21.2 artikuluan ezarritakoa beteko da.»

Baina hau esan behar du:

«9 artikulua.– Dirulaguntzak elkartzeaz.

Laguntza publikoen zenbateko osoa ezingo da diruz laguntzeko moduko kostuen % 50 baino gehiago izan, salbu Europar Batasuneko estatu kide batek baino gehiagok finantzatutako mugaz haraindiko ekoizpena bada, eta estatu kide bat baino gehiagoko ekoizleak baditu. Horrelakoetan, laguntza publikoen zenbateko osoa diruz laguntzeko moduko kostuen % 60 izan daiteke. Ikus-entzunezko lan zailak muga horien aplikaziotik salbuesten dira. Ikus-entzunezko lan zailak direla jakiteko Kultura- eta Zerga-sektoreari laguntzeko neurriak onartzen dituen, COVID-2019ren eragin ekonomiko eta sozialari aurre egiteko, maiatzaren 5eko 17/2020 Errege Lege-Dekretuaren azken xedapenerako lehenean jasotakoa kontutan hartuko da. Gehieneko intentsitateei dagokienez, dagokion foru araudian jasotakoa beteko da.»

2020/2627 (27/9) orrialdean, 16.2 artikuluan,

Honela dio:

«2.– Ez dute laguntza hauek jasotzeko aukera izango deialdi honetako eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen filmatzen hasi diren obrek.»

Baina hau esan behar du:

«2.– Eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen hasitako lanek ezin izango dute laguntza hauek jaso. Prestakuntza-lanak gauzatu dituzten proiektuak onartuko dira, beti ere laguntza lortzearekin lotutako proiektuaren ekoizpena geratzen bada».

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 28a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala