153. zk., 2020ko abuztuaren 6a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (212 KB - 1 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3161
931/2020 EBAZPENA, uztailaren 20koa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Ana M.ª Xalabarde Ratón andrea Errehabilitazio Zerbitzuko gainbegirale izendatu den, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIan.
677/2020 Ebazpenaren bidez, Osakidetzako Barrualde-Galdakaoko ESIko Errehabilitazio Zerbitzuko gainbegirale lanpostu bat, izendapen aske bidez, betetzeko deialdia argitaratu zen.
Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Ana M.ª Xalabarde Ratón andreak dituen ezagutza akademikoak eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea, izendapen aske bidez, Osakidetzako Barrualde-Galdakaoko ESIko Errehabilitazio Zerbitzuko gainbegirale.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ana M.ª Xalabarde Ratón andrea izendatzea Errehabilitazio Zerbitzuko gainbegirale, Osakidetzako Barrualde-Galdakaoko ESIan.
Bigarrena.– Izendapen honek 2020ko uztailaren 15etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste lanpostu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio, eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta, lurraldetasun baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Interesdunari eta Barrualde-Galdakaoko ESIari Ebazpen honen berri ematea.
Bostgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Galdakao, 2020ko uztailaren 20a.
Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari gerentea,
JON GUAJARDO REMACHA.