Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2020ko uztailaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3053

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakian izapidetzen ari den 72/2020 prozedura laburrean interesa duten pertsonak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki zuen Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakira bidaltzea prozedura horri buruzko administrazio-espedientea:

Pertsona batek 72/2020 jarritako prozedura laburra, 2017ko abenduaren 1eko ebazpenaren bidez deitutako Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategorian sartzeko hautaketa prozeduran emandako 2019ko abuztuaren 9ko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren ebazpenaren aurka. Ebazpen horretan praktiketako funtzionarioa zen demandatzailea hautaketa prozeduratik kanpo uztea erabakitzen zuen ebazpenaren kontra jarritako aukerako berraztertze-errekurtsoa ezetsi egiten da.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakian agertu daitezen, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2020ko uztailaren 10a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala