Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2020ko uztailaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3048

EBAZPENA, 2020ko uztailaren 23koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazpen honen huts-zuzenketa egiten baita: Ebazpena, 2020ko uztailaren 2koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Hezkuntza Sailaren artean hitzartutako kudeaketa-gomendioa, Euskal Autonomia Erkidegoko langile langabeei eta landunei zuzendutako 2020-2023 prestakuntza-programazioa egiteko.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako hutsak ikusi dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2020ko uztailaren 2ko Ebazpenean, zeinaren bidez argitara ematen baita Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Hezkuntza Sailaren artean hitzartutako kudeaketa-gomendioa, Euskal Autonomia Erkidegoko langile langabeei eta landunei zuzendutako 2020-2023 prestakuntza-programazioa egiteko. Ebazpena 2020ko uztailaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 141. zenbakian. Eta jarraian zuzendu egiten dira hutsak:

– 2020/2849 (58/37) orrialdean, III. eranskinaren b.2.1 atalean, prestakuntza-espezialitate baten kodea zuzendu da; hortaz, honela dio:

(Ikus .PDF)

Baina hau esan behar du:

(Ikus .PDF)

– 2020/2849 (58/36) orrialdean, III. eranskinaren b.2.1 atalean, ez da prestakuntza-espezialitate bat aipatu, eta jarraian erantsi da:

(Ikus .PDF)

– 2020/2849 (58/42) orrialdean, III. eranskinaren b.2.2 atalean, hurrengo prestakuntza-espezialitatea ezabatu da, b.2.1 atalari dagokiona, eta atal horretan sartuta dago:

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 23a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.


Azterketa dokumentala