Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2020ko uztailaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3046

EBAZPENA, 2020ko uztailaren 16koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, Lehiatu Berria Programaren laguntzen Balorazio Batzordeko kideak izendatzen dituena. Programa horretan, nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak ematen dira.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko martxoaren 31ko Aginduaren bidez, nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak emateko 2020ko deialdiaren oinarriak onartu ziren (Lehiatu Berria Programa). Agindu horren 10. oinarriko 2. paragrafoak ezartzen duenez, «Inbertsio-eskaerak ebaluatu eta baloratzeko, Balorazio Batzorde bat eratuko da. Hiru bokalek osatuko dute, eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko kideak izango dira hirurak. Horietako bat, zehazki, Enpresa Programaren arduraduna izango da. Beste bi pertsonak Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikarien artean izango dira hautatuak; haiek Zuzendaritzako pertsona titularraren ebazpen baten bidez izendatuko dira; Batzordeko idazkaria eta lehendakaria ere izango dira izendatuak ebazpen horretan. Batzordearen osaera Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren ebazpen baten bidez argitaratuko da. EHAAn argitaratuko da, Batzordea eratu aurretik.»

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretua ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Honako hauek izendatzea Balorazio Batzordeko kide. Batzorde horrek laguntza-eskabideak aztertu eta ebaluatuko ditu, eta dagokion ebazpen-proposamena egingo. Laguntza horien deialdia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko martxoaren 31ko Aginduaren bidez egin zen, zeinak nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko Lehiatu Berria Programaren laguntzak emateko 2020ko deialdiaren oinarriak onartu baitzituen:

Batzordeburua:

– Mario Michel Rodríguez, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Enpresa Programaren arduraduna.

Batzordekideak:

– Santiago Martínez Martínez de Lizarduy, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren Ikerketa Programen arduraduna.

– M.ª Carmen González Hernández, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria, idazkari jardungo duena.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 16a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

PELI MANTEROLA ARTETA.


Azterketa dokumentala