144. zk., 2020ko uztailaren 23a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (211 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2945
EDIKTUA, 1210/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.
Judizioa: 1210/2019 hitzezko judizioa.
Nik, Yolanda Mendia Rodriguezek, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko (Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila) Justizia Administrazioaren letraduak.
Jakinarazten dut judizio horretan epaia eman dela ekainaren 17an, eta horren bidez prozesuari amaiera eman zaiola. Hona hemen epaiaren goiburua eta xedapenak, hitzez hitz:
Ikusi dira, diru-zenbateko bat erreklamatzeko, epaitegi honetan bideratu den 1210/2019 hitzezko judizioaren autoak; prozedura, Michal Lukasz Imiolek-ek eskatu du, «Medius Collection SL» sozietatea ordezkatuz, auzi-ihesean den Marta Guijarro Ortizen aurka.
EPAITZA
Zati batean baiesten dut diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruzko hitzezko judizioaren demanda, Michal Lukasz Imiolek-ek eskatu duena, «Medius Collection SL» sozietatea ordezkatuz, auzi-ihesean den Marta Guijarro Ortizen aurka. Horrenbestez, Marta Guijarro Ortiz kondenatzen dut 193,99 euro ordaintzera «Medius Collection SL» sozietateari; Pzlren 576. artikuluan ezartzen diren interesen kalterik gabe. Kostuak ez zaizkio ezartzen inori.
Marta Guijarro Ortiz demandatuaren gaur egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (Pzl).
Ebazpen horren aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 17a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.