144. zk., 2020ko uztailaren 23a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (209 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
GERNIKA-LUMOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2944
EDIKTUA, 373/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Gernikako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 373/2018 prozedura arrunta.
Demandatzailearen prokuradorea: Carlos Muniategui Landa.
Judizio horretan erabaki hau hartu da:
– Ediktu honen bidez Miguel Angel Pozo Villanuevari jakinaraztea 2020-06-12an aipatu prozesuan eman den epaia. Interesdunak bulego judizial honetan dauka epaiaren kopia, oso-osorik haren berri izan dezan.
Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den eran.
Pertsona horren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzen da, jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Gernika-Lumo, 2020ko ekainaren 19a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.