144. zk., 2020ko uztailaren 23a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (207 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2943
EDIKTUA, 1214/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Donostiako Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 1214/2019 hitzezko judizioa.
Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Saioa Etxabe Azkue.
Judizio horretan, epaia eman zen 2020-07-06an, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Lourdes Sarries Oneca demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori bulego judizial honetako iragarki-taulan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktuaren bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, ezingo da errekurtsorik jarri.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Donostia / San Sebastián, 2020ko uztailaren 9a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.