Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2020ko uztailaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2936

EBAZPENA, 2020ko uztailaren 3koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gradu eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordearena, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Kantabriako unibertsitatearen «Unibertsitate masterra: Ingeniaritza Kimikoa» ikasketa planaren aldaketa agintzen duena.

Uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuaren bidez aldarazitako urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuan, 28. artikuluan, zehaztuta dago prozedura egiaztatuta dauden ikasketa planak aldatzeko, eta Unibasq Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren komunikazioa igorri du adieraziz onartzen dituela Ingeniaritza Kimikoa unibertsitate masterraren ikasketa planean egindako aldaketak, ikasketa plan hori Ministroen Kontseiluak 2014ko azaroaren 14an hartutako akordioaren bidez ezarritakoa eta 2014ko abenduaren 29ko Estatuko Buletin Ofizialean argitaratu zena, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiak 2014ko azaroaren 24an emandako erabakiari jarraituz).

EBATZI DUT:

Agindua ematea ikasketa planaren aldaketa argitaratzeko master honetan: «Unibertsitate masterra: Ingeniaritza Kimikoa», masterra ematen duten unibertsitateak: Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea eta Kantabriako unibertsitatea. Ebazpen honek aldatu egiten du Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2015eko urtarrilaren 22ko Ebazpenak (2015eko otsailaren 17ko BOE eta 2015eko otsailaren 10eko EHAA) argitaratutako ikasketa plana, eranskinean jasotako moduan aldatuko dena.

Ikasketa planaren aldaketak ondorioak izaten ditu 2020-2021 ikasturtetik aurrera.

Leioa, 2020ko uztailaren 3a.

Errektorea,

NEKANE BALLUERKA LASA.

Eskumenak eskuordetuta (2017ko urtarrilaren 25eko Ebazpena, 2017-02-03ko EHAA)

Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordea,

ARACELI GARÍN MARTÍN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala