Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2020ko uztailaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2922

1064/2020 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Bilbao-Basurtoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez esleitzen zaizkion Inés Yolanda Martín Esteban andreari Bilbao-Basurtoko Erakunde Sanitario Integratuko Miribilla-Mesedeetako Lehen Mailako Arretako unitateburu eginkizunak.

165/2020 Ebazpenaren bitartez, onartu egin zen Bilbao-Basurtoko ESIko Miribilla-Mesedeetako Lehen Mailako Arretako unitateburua izendatzeko deialdi publikoa.

Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Inés Yolanda Martín Esteban andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hari esleitzea Bilbao-Basurtoko ESIko Miribilla-Mesedeetako Lehen Mailako Arretako unitateburu eginkizunak.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Inés Yolanda Martín Esteban andreari esleitzea Bilbao-Basurtoko ESIko Miribilla-Mesedeetako Lehen Mailako Arretako unitateburu eginkizunak.

Bigarrena.– Inés Yolanda Martín Esteban andreak bi eginkizun izango ditu, kudeaketa eta asistentzia ematea, eta Bilbao-Basurtoko Erakunde Sanitario Integratuko gerentearen mende egongo da zuzenean eta hierarkian. Bai Lehen Mailako Arretako unitateburu funtzioak egin bitartean bai hauek amaitu ostean, titulartasunari eutsiko dio bere kategorian dagokion plazan, eta hari lotutako oinarrizko funtzioak betetzen jarraituko du.

Hirugarrena.– Inolaz ere, Lehen Mailako Arretako unitateburuaren eginkizunak edo ordainsariak finkatzea, berariazko lanpostu gisa; izan ere, noiznahi erabaki ahal da eginkizun horien esleipenari amaiera ematea.

Laugarrena.– Interesdunak, eginkizun horietan diharduen bitartean, osagarri berezi bat jasoko du erantzukizunagatik.

Bosgarrena.– Izendapen honek 2020ko uztailaren 1ean izango ditu ondorioak.

Seigarrena.– Interesdunari ta Bilbao-Basurtoko ESIari Ebazpen hau jakinaraztea.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2020ko ekainaren 25a.

Bilbao-Basurtoko ESIko zuzendari gerentea,

EDUARDO maría MAIZ OLAZABALAGA.


Azterketa dokumentala