144. zk., 2020ko uztailaren 23a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (241 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2921
1062/2020 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Bilbao-Basurtoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Ana Isabel Menoyo Olabarrieta andreari Bilbao-Basurtoko Erakunde Sanitario Integratuko Santutxu-Solokoetxeko Lehen Mailako Arretako unitateburuaren eginkizunak esleitzeko zaizkion.
2307/2019 Ebazpenaren bitartez, onartu egin zen Bilbao-Basurtoko ESIko Santutxu-Solokoetxeko Lehen Mailako Arretako unitateburua izendatzeko deialdi publikoa.
Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Ana Isabel Menoyo Olabarrieta andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hari esleitzea Bilbao-Basurtoko ESIko Santutxu-Solokoetxeko Lehen Mailako Arretako unitateburuaren eginkizunak.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ana Isabel Menoyo Olabarrieta andreari esleitzea Bilbao-Basurtoko ESIko, Santutxu-Solokoetxeko Lehen Mailako Arretako unitateburuaren eginkizunak.
Bigarrena.– Ana Isabel Menoyo Olabarrieta andreak bi eginkizun izango ditu: kudeaketa eta asistentzia ematea; eta Bilbao-Basurtoko Erakunde Sanitario Integratuko gerentearen mende egongo da zuzenean eta hierarkian. Bai Lehen Mailako Arretako unitateburuaren eginkizunak bete bitartean bai hauek amaitu ostean titulartasunari eutsiko dio bere kategorian dagokion plazan, eta hari lotutako oinarrizko funtzioak betetzen jarraituko du.
Hirugarrena.– Inolaz ere, Lehen Mailako Arretako unitateburuaren eginkizunak edo ordainsariak finkatzerik, berariazko lanpostu gisa; izan ere, noiznahi erabaki ahal da eginkizun horien esleipenari amaiera ematea.
Laugarrena.– Interesdunak, eginkizun horietan diharduen bitartean, osagarri berezi bat jasoko du erantzukizunagatik.
Bosgarrena.– Izendapen honek 2020ko uztailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Seigarrena.– Interesdunari eta Bilbao-Basurtoko ESIari Ebazpen honen berri ematea.
Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2020ko ekainaren 25a.
Bilbao-Basurtoko ESIko zuzendari gerentea,
EDUARDO maría MAIZ OLAZABALAGA.