Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2020ko uztailaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2838

IRAGARKIA, egon daitezkeen interesdunak epatzeko dena, Administrazioarekiko Auzien Vitoria-Gasteizko 1. Epaitegian ager daitezen, Ertzaintzako Ianpostuen zerrenda aldatzen duen Segurtasuneko sailburuaren 2019ko abenduaren 20ko Aginduaren aurkako 76/2020 prozedura laburtuan bideratzen ari den administrazioarekiko auzi-errekurtsoan. Errekurtso hori Euspel-Euskal Polizien Elkartasuna sindikatuak jarri du.

Espedientea: PCA-117/2020-X (SIN-CON-086/2019-X).

Euspel-Euskal Polizien Elkartasuna sindikatuak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Ertzaintzako Ianpostuen zerrenda aldatzen duen Segurtasuneko sailburuaren 2019ko abenduaren 20ko Aginduaren aurka, zeina 76/2020 prozedura laburtuan bideratzen ari baita Administrazioarekiko Auzien Vitoria-Gasteizko 1. Epaitegian.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoa betez, aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitekeela jakinarazten zaio hirugarren interesdun orori. Bederatzi egun izango dira horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak nor diren ez dakigu, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 13a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


Azterketa dokumentala