Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2020ko uztailaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2837

IRAGARKIA, egon daitezkeen interesdunak epatzeko dena, Administrazioarekiko Auzien Vitoria-Gasteizko 1. Epaitegian, 173/2019 prozedura laburtuan, ager daitezen, Segurtasuneko sailburuordearen 2017ko ekainaren 26ko Ebazpenak egindako deialdia ebatzi zuen Segurtasuneko sailburuordearen 2017ko urriaren 5eko ebazpenaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zuen Segurtasuneko sailburuaren aginduaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri baitzen.

Espediente-zenbakia: PCA-115/2019-X (REC-PER-015/2017-X).

Segurtasuneko sailburuaren aginduaren aurka, zeinaren bidez Segurtasuneko sailburuordearen 2017ko urriaren 5eko Ebazpenaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi baitzen, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zen Administrazioarekiko Auzien Vitoria-Gasteizko 1. Epaitegian, 173/2019 prozedura laburtuan bideratzen ari dena. Izan ere, Segurtasuneko sailburuordearen 2017ko urriaren 5eko Ebazpenak ebatzi zuen Segurtasuneko sailburuordearen 2017ko ekainaren 26ko Ebazpenaren bidez egindako deialdia Ertzaintzaren karrerako funtzionarioentzat gordetako Ertzaintzako Intendente, Komisario eta Komisariorde kategorietako lanpostuak izendapen askearen bidez behin betiko betetzeko (C140) eta Ertzaintzako Intendenteburu, Intendente, Komisario eta Komisariorde kategorietako lanpostuen zerbitzu-eginkizunak esleitzeko (C141).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoa betez, hirugarren interesdun guztiak epatzen dira, eta jakinarazten zaie aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 13a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


Azterketa dokumentala