Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2020ko uztailaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2836

IRAGARKIA, 26/2020 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) hirugarren interesdunak epatzeari buruzkoa.

Espediente-zenbakia: PCA-112/2020-VII (REC-PER-001/2020-XIX).

Hirugarren interesdun orori jakinarazten zaio administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri dela Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegian, zeina bideratzen ari baita 26/2020 prozedura laburtuaren izapideen bidez. Errekurtso hori Joshua García Liñerok jarri zuen Segurtasuneko sailburuaren 2020-03-04ko Aginduaren aurka, zeinaren bidez ezetsi egiten baita Segurtasuneko sailburuordearen 2019ko irailaren 16ko ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa, Basauriko polizia-etxeko 22206 lanpostua behin betiko adjudikatzeari buruzkoa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoa betez, hirugarren interesdun guztiak epatzen dira, eta jakinarazten zaie aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 10a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


Azterketa dokumentala