140. zk., 2020ko uztailaren 17a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (235 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
2834
IRAGARKIA, Joko eta Ikuskizun zuzendariarena, B motako joko-areto batek fidantza bueltatzeko eskatu duela jakinarazten duena.
Uztailaren 27ko 120/2016 Dekretuz onetsitako Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoaren Erregelamendu Orokorraren 45. artikuluak ezartzen du fidantzak azkentzeko eskaerak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla, hartzekodun izan daitezkeen jokalariek edo apustulariek fidantza konfiskatzeko eskatu ahal izateko.
Prozedura honetan ez dago jakiterik interesdunak nor diren; horregatik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeari jarraituz, argitara ematen da B20707121k egin duen eskaera fidantza bueltatzeko, 2006ko abenduaren 13an F200601520 zenbakiz erregistratu zena B motako joko-areto moduan, zertarako eta bi hilabeteko epean joko-kreditu bat dutela egiaztatzen duten jokalariek edo apustulariek zor dieten zenbatekoa fidantzaren pentzudan ordain diezaietela eskatzeko, Joko eta Ikuskizun Zuendaritzari (Donostia kalea, 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz).
Eskaerarekin batera, hauek aurkeztu behar dira: kreditua egiaztatzen duen titulua, zenbatekoa, egitateen azalpena eta ordainketa egiteko banku-kontua.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 8a.
Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,
AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.