Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2020ko uztailaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
2831

IRAGARKIA, zeinaren bidez ebazpen-proposamena jakinarazten baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak irekitako B-20/2020-AD zehapen-prozeduran.

79267744S NAN duen pertsonari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi goian aipatutako ebazpen-proposamena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaio 2020ko ekainaren 23ean izapidegileak ebazpen-proposamena egin zuela, osasun-araudiaren balizko arau-hauste batengatik irekitako zehapen-espedientearen barruan (tabakoa erretzen uztea, debekatuta dagoen leku batean).

Legezko ohartarazpenak:

Interesdunek hamabost eguneko epea dute alegazioak aurkezteko, halaber, Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzan (Aholkularitza Juridikoan) – Bilbao, Errekalde zumarkalea, 39 A (5. solairua)- gordailatuta dagoen espedientearen edukia ezagutzeko eta hartan dauden agirien kopiak eskuratzeko. Horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da honako telefono hauetan: 944 031 587 – 944 031 716.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Bilbao, 2020ko uztailaren 9a.

Espedientearen idazkaria,

LEIRE BERGARA SAUTUA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala