140. zk., 2020ko uztailaren 17a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (240 KB - 3 orri.)
- EPUB (248 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2822
EBAZPENA, 2020ko uztailaren 7koa, Kulturako sailburuordearena, 2020. urtean kaleko arte eszenikoen ikuskizunen programak garatzeko laguntzen modalitatean arte eszenikoak sustatzera bideratutako programak garatzeko emandako laguntzen berri ematen duena.
2020ko urtarrilaren 17an argitaratu zen EHAAn Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko urtarrilaren 2ko Agindua, arte eszenikoak sustatzera bideratutako programak garatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duena.
Agindu horren 9.3 artikuluak dioenez, Kulturako sailburuordeak hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei banakako jakinarazpena egingo ez zaienik.
Horiek horrela izanda, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitara ematea Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko urtarrilaren 2ko Aginduaren dirulaguntzak eta onuradunak, kaleko arte eszenikoen ikuskizunen programak garatzeko laguntzen modalitatean.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 7a.
Kulturako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.