140. zk., 2020ko uztailaren 17a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (301 KB - 3 orri.)
- EPUB (266 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2818
EBAZPENA, 2020ko uztailaren 9koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazpen honen huts-zuzenketa egiten baita: «Ebazpena, 2020ko ekainaren 24koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiarena. Horren bidez, langabeei zuzendutako prestakuntza-eskaintza finantzatzeko dirulaguntzen deialdia argitaratzen da, 2020-2022 urteetarako, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan.».
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Horrelako hutsak ikusi dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2020ko ekainaren 24ko Ebazpenean, zeinaren bidez argitaratzen baita langabeei zuzendutako prestakuntza-eskaintza finantzatzeko dirulaguntzen deialdia, 2020-2022 urteetarako, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan. Ebazpena 2020ko ekainaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 127. zenbakian. Eta jarraian zuzendu egiten dira hutsak:
– 2020/2556 (68/39) orrialdean, II. eranskinaren b.2.1 atalean, prestakuntza-espezialitate baten kodea zuzendu da; hortaz, honela dio:
(Ikus .PDF)
Baina hau esan behar du:
(Ikus .PDF)
– 2020/2556 (68/39) orrialdean, II. eranskinaren b.2.1 atalean, ez da prestakuntza-espezialitate bat aipatu, eta jarraian erantsi da:
(Ikus .PDF)
– 2020/2556 (68/59) eta 2020/2556 (68/60) orrialdeetan, III. eranskinean, C.4 irizpidean egindako zenbait akats zuzendu dira eta, argiago gera dadin, osorik ordeztu da, honela idatzita:
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 9a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.