Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2020ko uztailaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2817

AGINDUA, 2020ko maiatzaren 14koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio borondatezko erabateko ukoa egiteko Euskal Autonomia Erkidegoan hidrokarburoak ikertzeko baimen bati, «Saia» izenekoari; uko-egite hori Euskadiko Hidrokarburo Baltzua SA (SHESA) merkataritza-sozietateak eskatu du.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Abenduaren 4ko 269/2012 Dekretuaren bidez, «Saia» izeneko baimena eman zitzaion Euskadiko Hidrokarburo Baltzua SAri (SHESA), Euskal Autonomia Erkidegoan hidrokarburoak ikertzeko, 49.752 hektareatan. Baimen hori 6 urterako eman zitzaion.

Bigarrena.– 2018ko urriaren 3ko Aginduaren bidez, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak, titularrak eskatuta, baimendu egin zuen hidrokarburoak ikertzeko baimen horren uko-egite partziala, eta SHESAk 5.721,48 hektareako azalera atxiki zuen.

Hirugarrena.– 2018ko abenduaren 20ko Aginduaren bidez, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak, titularrak eskatuta, hidrokarburoak ikertzeko baimenaren lehenengo luzapena eman zuen, hiru urterako.

Laugarrena.– 2020ko urtarrilaren 21eko sarrera-data duen idazki baten bidez, Euskadiko Hidrokarburo Baltzua SAk (SHESA), ikerketa-baimen horri dagokionez, borondatezko erabateko uko-egitea eskatu zuen, eta, horretarako, beharrezko dokumentazioa erantsi zuen. Horrela, ikerketa-baimen hori azkentzeko eskatu zuen, ondorio guztiekin, 2020ko urtarrilaren 31n luzapenaren indarraldiaren lehen urtea amaitzean.

Bosgarrena.– Eskabide-idazkian, eskubidearen titularrak teknikoki justifikatzen ditu uko egiteko arrazoiak, eta, ondorioz, han ezarritakoaren arabera, konpromiso ekonomikoak doitzen dira, honako hauek oinarri hartuta: Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 34. artikulua; uztailaren 30eko 2362/1976 Errege Dekretuaren bidez onartutako Hidrokarburoen Ikerketa eta Ustiapenari buruzko Legearen Erregelamenduaren 73.1.9.a) artikulua, eta abenduaren 4ko 269/2012 Dekretua.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 15. artikuluan arautzen da hidrokarburoak ikertzeko baimenak ematea. 3.3.c) artikuluan ezartzen du autonomia-erkidegoek duten eskumena hidrokarburoak ikertzeko baimenak emateko, haien lurralde-eremuari eragiten dionean, eta 18.2 artikuluan xedatzen da errege-dekretu baten bidez hartuko dela ikerketa-baimena emateari buruzko ebazpena, edo autonomia-erkidego bakoitzak bere lurralde-eremurako ezartzen duen moduan.

Bigarrena.– Hidrokarburoak ikertzeko baimenei buruzko eskumenak, besteak beste, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari dagozkio, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren arabera, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzaren bidez.

Hirugarrena.– Hidrokarburoen Ikerketa eta Ustiapenari buruzko Legearen Erregelamenduaren 73. artikuluak arautzen du –uztailaren 30eko 2362/1976 Errege Dekretuaren bidez onartu zen erregelamendu hori– hidrokarburoak ikertzeko baimenei uko egiteko araubidea, eta 1.9.d) puntuan ezartzen du, autonomia-erkidegoaren esparrurako, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak duela horretarako eskumena, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzako titularrak proposatuta.

Laugarrena.– Eskabidea aztertuta eta konpromiso ekonomikoak doituta, eta bat etorrita Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 34. artikuluarekin, Hidrokarburoen Ikerketa eta Ustiapenari buruzko Legearen erregelamenduaren 73. artikuluarekin –uztailaren 30eko 2362/1976 Errege Dekretuaren bidez onartu zen erregelamendu hori– eta hidrokarburoak ikertzeko «Saia» baimena emateko abenduaren 4ko 269/2012 Dekretuarekin, sail honetako Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzaren proposamenez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Baimena ematea Euskadiko Hidrokarburo Baltzua SAren (SHESA) eskakizunari: borondatezko erabateko ukoa egitea Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen hidrokarburoen «SAIA» ikerketa-baimenari, zeina abenduaren 4ko 269/2012 Dekretuaren bidez eman baitzen; izan ere, bete dira erabateko ukoa egiteko uztailaren 30eko 2362/1976 Errege Dekretuaren bidez onartutako Hidrokarburoen Ikerketa eta Ustiapenari buruzko Legearen Erregelamenduan ezarritako bete beharreko baldintzak.

Bigarrena.– Baimena ematea konpromiso ekonomiko berriak doitzeko, Hidrokarburoen Ikerketa eta Ustiapenari buruzko Legearen erregelamenduaren 73.1.6 artikuluan aipatutako gordailuarekin lotuta –uztailaren 30eko 2362/1976 Errege Dekretuaren bidez onartu zen erregelamendu hori–, eta, hala badagokio, bermeak itzultzea.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta interesdunari eta eskumena duen ministerioari jakinaraztea, uztailaren 30eko 2362/1976 Errege Dekretuaren bidez onartutako Hidrokarburoen Ikerketa eta Ustiapenari buruzko Legearen Erregelamenduaren 77. artikuluan xedatutakoa betetzeko. Hor ezartzen denaren arabera, baimenen eremu iraungiak estatuari leheneratzen zaizkio, eta franko eta erregistragarri bilakatuko dira agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta sei hilera, baldin eta ez badu lehenago erabili indarreko erregelamenduaren 4. artikuluaren 1. apartatuak ematen dion eskumena, hau da, ikerketa bere gain hartzea edo haren adjudikazioa lehiaketara ateratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 14a.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala