139. zk., 2020ko uztailaren 16a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (211 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
EUSKO TRENBIDEAK SAU
2812
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita atzera egin dela komunikazio elektronikoen zerbitzuak (datuak eta telefonia) kontratatzeko lehiaketan.
1.– Erakunde kontratatzailea.
a) Kontratazio organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.U. Sozietate Publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Espediente zk.: P10029215.
b) Helburuaren deskribapena: Euskotreneko komunikazio elektronikoen zerbitzuak (datuak eta telefonia).
c) Burutzapen/emate tokia: EAE.
d) Burutzapen epea: 2 urte, urtebeteko 2 luzapen egiteko aukerarekin.
e) Loteak: bai, 4.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.
a) Izapidetza: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: lehiaketa publikoa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Lizitazioko gehieneko aurrekontua 690.000,00 eurokoa zen, BEZik gabe.
Argitalpen ondorioetarako kontratuaren balio zenbatetsia 1.656.000,00 eurokoa zen, BEZik gabe.
5.– Argitalpena: 2020ko ekainaren 19ko EHAA, 2441. zenbakia.
6.– Atzera egitea.
2020ko ekainaren 26an, lehiaketa honetan atzera egin zen, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Kudeaketari buruzko zerbitzuak kontratatzeko 36/2020 Dekretuan aurreikusitako kontratua prestatzeko arauak eta kontratazio-prozedura zuzendu ezin diren arau-hauste bat egin zela iritzita.
Bilbao, 2020ko uztailaren 6a.
Zuzendari nagusia,
MANUEL LEZA OLAIZOLA.