139. zk., 2020ko uztailaren 16a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (259 KB - 2 orri.)
- EPUB (246 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2804
EDIKTUA, 2020ko ekainaren 26koa, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira dirulaguntzen ebazpenak, hemen bilduak: Seme-alabak dituzten familientzako dirulaguntzak arautzen dituzten martxoaren 17ko 30/2015 Dekretua eta uztailaren 30eko 121/2018 Dekretua, eta Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretua (martxoaren 17ko 31/2015 Dekretuan jasotako aldaketak kontuan hartuta).
Ezinezkoa izan da ebazpen horiek aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.
Horretarako, ediktu honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie ezen eskuragarri dutela aipatutako espedienteetan emandako ebazpenen testu osoa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren egoitzan (Kale Nagusia 85, 48011 Bilbao).
Ebazpen horiek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta beraz, haien aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ediktu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera; hori guztia, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoaren arabera.
Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 26a.
Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria,
MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.