Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2020ko uztailaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2803

EDIKTUA, 2020ko ekainaren 17koa, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariarena, honako dekretu honetan aurreikusitako dirulaguntzei buruzko dokumentazio-eskakizunak jakinarazten dituena: 30/2015 Dekretua, martxoaren 17koa, seme-alabak dituzten familientzako dirulaguntzak arautzen dituena.

Aipatutako dokumentazio-eskakizunak jakinaraztea lortu ez denez, ediktu hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Hortaz, eta ediktu honen bidez, interesdunei edo haien ordezkariei jakinarazten zaie ezen, dirulaguntza ematea ala ez ebazte aldera, euren espedienteari buruzko dokumentazioa, behean zehazten dena, aurkeztu beharko dutela, Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzaren egoitzan (Intxaurrondo kalea 70, 20015 Donostia). Horretarako, 10 eguneko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Horrekin batera, interesdunei jakinarazten zaie ezen, epe horretan dokumentazioa aurkezten ez badute, laguntza-eskaeran atzera egin dutela ulertuko dela edo, hala badagokio, eskatutako laguntzaren gutxieneko zenbatekoa jasotzea onartzen dutela.

Jakinarazten da, halaber, interesdunek eskuragarri dutela errekerimenduei buruzko testu osoa aipatutako helbidean.Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioaz izango du haientzat.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 17a.

Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria,

MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala