139. zk., 2020ko uztailaren 16a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (293 KB - 4 orri.)
- EPUB (359 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2799
IRAGARKIA, 2020ko ekainaren 18koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita honako proiektu hau: Zanbranako udalerrian (Araba), 30 kV-ko «Miranda-Ircio 1» goi-tentsioko aireko linea 41 eta 51 euskarrien artean desbideratzea hegazti-faunaren babeserako egokitzeko.
Jendaurrean jartzen da instalazio hau eta, harekin batera, eskatzaileak nahitaez desjabetu beharrekotzat jotzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda banakatu eta zehatza, abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuko 10. artikuluan (2002ko abenduaren 23ko Ehaa) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000ko abenduaren 27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako, eta honako xedapen hauetan xedatutakoarekin bat: azken testu horretako azken xedapenetako lehenengoa; Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikulua, eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua.
– Eskatzailea: i-de Redes Eléctricas Inteligentes SAU; egoitza: Gamonal industria poligonoa, F Dancausa, z/g. Burgos.
– Eskatzen direnak: administrazio-baimena, exekuzio-proiektua onartzea eta onura publikoaren deklarazioa.
– Helburua: hegazti-fauna babesteko neurriak ezartzea dagoen linean, eta, Zanbranako hirigunea ez zeharkatzeko, desbideratzea.
– Erreferentzia: 01ATY 2020 00014.
30 kV-ko «Miranda-Ircio 1» goi-tentsioko aireko linea 41 eta 51 euskarrien artean desbideratzea, hegazti-faunaren babeserako egokitzeko.
– Linearen ibilbidea: Zanbranako udal-mugartea.
– Proiektu honen eraginpeko ondasun eta eskubideak: iragarki honen eranskinean jasotakoak.
– Aurrekontua: 105.333,04 euro.
Denek jakin eta ezagutu dezaten argitaratzen da iragarki hau, batez ere lursailen jabeek eta proiektuaren eraginpeko gainerako titularrek, zeinen zerrenda iragarki honen amaieran baitago. Proiektua aztergai egongo da Vitoria-Gasteizko Samaniego kaleko 2an, hor baitago Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritza, edo dagokion udaletxean, edo www.euskadi.eus web-orrian, Energia eta Meategiak/ Energia ataleko azpiegitura-proiektuei buruzko informazioaren atalean: http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/energia-meategiak/hasiera/. Bulego horietan aurkeztu ahal izango dira egoki ikusten diren alegazioak, bi aletan, 20 eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 18a.
Arabako lurralde-ordezkaria,
JESÚS PASCUAL LORENTE.