Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2020ko uztailaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2797

EBAZPENA, 2020ko uztailaren 2koa, Kulturako sailburuordearena, musika-jarduera profesionaletarako dirulaguntzak emateko Balorazio Batzordeko kideak izendatzen dituena eta Batzordearen osaera argitaratzen duena.

Ikusirik musika-jarduera profesionaletarako dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duen 2020ko ekainaren 17ko Agindua, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena.

Kontuan izanda Agindu horren 9. artikuluak ezartzen duela Balorazio Batzorde batek ebazpen-proposamena egingo duela aipaturiko dirulaguntzak emateko, eta Kulturako sailburuordearen ebazpen bidez izendatuko direla Batzorde horretako kideak eta argitaratuko dela Batzordearen osaera.

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordeko kideak izendatzea eta Batzordearen osaera argitaratzea:

Batzordeburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Idazkaria: Imanol Arana Ariz (Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko teknikaria).

Kideak:

a) Musika-partituren edizioa: Jon Bagües Erriondo; Itziar Larrinaga Cuadra; Jose Manuel Tife Iparragirre. Ordezkoa: Elixabet Etxebeste Espina.

b) Musika-proiektu unitarioak: Ainhoa Agirre García; Mark Barnés Larrukuert; Leire Palacios Eguiguren; Mikel Unzurrunzaga Schmitz. Ordezkoa: Mikel Mate Ormazabal.

c) Musika-ekimen enpresarialak: Patricio Goyalde Palacios; Pedro María Leinena Mendizabal; Mari Jose Oria Eraso. Ordezkoa: Mark Barnés Larrukuert.

d) Zuzen-Zuzenean zirkuitua eta Musika-zikloak: Aintzane Camara Izagirre; Arkaitz Villar Baños. Ordezkoa: Leire Palacios Eguiguren.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 2a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala