139. zk., 2020ko uztailaren 16a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (233 KB - 2 orri.)
- EPUB (247 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
2795
EBAZPENA, 2020ko ekainaren 24koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Hezkuntzako sailburuaren 2019ko abenduaren 10eko Aginduaren bidez deitutako laguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, ikertzaileentzako mugikortasun-programetarako deia egin zen.
Aipatutako aginduaren 13.7 artikuluak ezartzen duenez, aurrekontu-ekitaldiaren amaieran, agindu honen babesean eman diren laguntzen zerrenda argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Ikertzaileentzako mugikortasun-programetarako laguntzak hautatu dira, eta deialdiaren gaineko ebazpenak-proposamena aurkeztu da; proposamen horren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ikertzaileentzako mugikortasun-programetarako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea. Dirulaguntza horietarako deialdia Hezkuntzako sailburuaren 2019ko abenduaren 10eko Aginduaren bidez egin zen. Ondoko eranskinean ageri dira onuradunak, bai eta dirulaguntzen zenbatekoak ere.
Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 24a.
Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,
ADOLFO MORAIS EZQUERRO.