Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2020ko uztailaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2794

AGINDUA, 2020ko ekainaren 11koa, Hezkuntzako sailburuarena, Beasaingo udalerriko (Gipuzkoa) «Alkartasuna» Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxearen izen espezifikoaren aldaketa onartzeko dena.

Beasainen (Gipuzkoa) dagoen «Alkartasuna» Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxearen izen espezifikoa aldatzeko egindako proposamena aztertu da.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta, bestalde, arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak ikusi ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– «Alkartasuna» Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxearen izen espezifikoa aldatzea onartzen da: aurrerantzean «Alkartasuna Lizeoa» Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxea izango du izena. Ikastetxe hori Beasaingo udalerrian (Gipuzkoa) dago, Foru kaleko 8. zenbakian. Kode-zenbakiak: 013026 eta 20009196.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 11.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala