139. zk., 2020ko uztailaren 16a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (637 KB - 35 orri.)
- EPUB (1147 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2793
AGINDUA, 2020ko uztailaren 7koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez nekazaritza-sektorean lan egiten duten sasoikako langileentzako ostatu izango diren higiezinak sortzeko, egokitzeko edo ekipatzeko laguntzetarako deialdia egiten baita, 2020. ekitaldirako, martxoaren 24ko 45/2020 Dekretuan aurreikusitakori jarraituz.
Nekazaritza-sektorean lan egiten duten sasoikako langileentzako ostatu izango diren higiezinak sortzeko, egokitzeko edo ekipatzeko laguntzei buruzko martxoaren 24ko 45/2020 Dekretuaren xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-ustiategietan sasoiko zerbitzuak ematen dituzten pertsonentzako ostatuetarako laguntzen araubidea arautzea.
Eskabideak aurkezteko epea urtero agindu bidez zehaztuko dela xedatzen du 8. artikuluak. Agindu horretan jasoko dira eskabideak aurkezteko epearen hasiera, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren pentzutan ematen diren aipatutako laguntzei erantzuteko gehieneko zuzkidura globala, eskabidea aurkezteko ereduak onartzea, eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak nola izapidetu jakiteko xehetasunak, higiezinak eraikitzeko eta, hala badagokio, eskuratzeko laguntzaren gehieneko zenbatekoa, baloraziorako azpi-irizpideei esleitutako puntuazioen baremazioa eta horren baliokidetasuna laguntza-ehunekoan, 10. artikuluaren 2. apartatuan xedatutakoaren arabera, inbertsioak eta gastuak egiteko epea, deialdi bakoitzean erabiltzen diren irizpide objektiboen arabera, diruz laguntzen den ekintza mota bakoitzerako laguntzak eskatzeko aurkeztu behar diren agiriak, eta deialdian ordainketa partzialak egiteko aukera.
Era berean, laguntza hori jasota dago Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren 2020ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoan. Plan estrategiko hori Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko otsailaren 19ko Agindu bidez onartu zen, eta Eusko Jaurlaritzaren «euskadi.eus» webgunean argitaratuta dago, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari buruzko eremuan, «Planak eta proiektuak» atalean: https://www.euskadi.eus/contenidos/plan_departamental/plan_subvenciones_dept_2020/es_def/adjuntos/Orden_19_febrero_2020.pdf
COVID-19aren hedapen azkarrak eragindako munduko pandemiak aurrekaririk gabeko osasun-alerta ekarri du, eta martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak deklaratutako alarma-egoera eragin du. Une oro, Eusko Jaurlaritzaren lehentasuna COVID-19aren hedapena mugatzea eta pertsonen osasuna babestea izan da, eta ondorioz, 2020ko martxoaren 16an, Erakunde Harremanetarako sailburuordeak ebazpen bat eman zuen, zeinaren bidez erabaki baitzen aldi baterako kentzea Zuzenean-herritarrei arreta emateko bulegoen bidez herritarrei aurrez aurre ematen zaien zerbitzua.
Osasun-egoerak hobera egin du, eta konfinamendua arintzeko egoeran gaude. Ondorioz, maiatzaren 12an, Gobernu Kontseiluak erabaki bat hartu zuen, zeinaren bidez COVID-19aren pandemiaren ondoriozko egoeraren deskonfinamenduan herritarrei arreta emateko neurriak ezartzen baitira. Erabaki hori dela bide, laguntza-eskaerak modu presentzialean egin ahalko dira Zuzenean zerbitzuaren bitartez, betiere aurretiazko hitzordua eskatuta.
Hala ere, ahal den neurrian behintzat, eskabideak aurkezteko eta espedientea izapidetzeko bide telematikoa erabiltzea gomendatzen da.
Hori guztia dela-eta, Euskal Autonomia Erkidegoko 2020rako aurrekontu orokorretan – Euskal Autonomia Erkidegoko 2020. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 27ko 13/2019 Legearen bidez onartuak– laguntza horiek finantzatzeko ordainketa-kreditua erabilgarri dagoenez, eta Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatu beharreko dirulaguntzen araudia kontuan hartuta, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Xedea.
Agindu honen xedea da, nekazaritza-sektorean lan egiten duten sasoikako langileentzako ostatu izango diren higiezinak sortzeko, egokitzeko edo ekipatzeko laguntzei buruzko martxoaren 24ko 45/2020 Dekretuan aurreikusitako laguntzetarako deialdia egitea.
Bigarrena.– Eskabideak aurkezteko epea.
1.– Martxoaren 24ko 45/2020 Dekretuan aurreikusitako laguntzetarako deialdirako eskabideak aurkezteko epea, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta horretarako izendatutako kreditua agortzen denean amaituko da, kasu horretan Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren ebazpen bidez egoeraren berri emango delarik, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta; edo bestela, 2020ko azaroaren 15ean amaituko da epea.
2.– Agindu honen bidez onartzen da Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen eskabide-eredua: https:/www.euskadi.eus/servicios/1013807, eta eranskin gisa argitaratzen da.
Hirugarrena.– Izapideak egiteko zehaztapenak.
1.– Irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren 8. artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14 artikuluan xedatutakoa betez:
a) Pertsona fisikoek modu presentzialean zein elektronikoan aurkez ditzakete eskabideak.
– Modu presentziala: eskabideak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren bulegoetan aurkeztuko dira (Donostia kalea 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak xedatzen dituen tokietariko edozeinetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuarekin bat.
Aurrekoa gorabehera, eskaerak modu presentzialean egin ahal izango dira Zuzenean zerbitzuaren bidez eta aldez aurretik hitzordua eskatuta, honako hauetan ezarritakoaren arabera: 463/2020 Errege Dekretua, martxoaren 14koa, alarma-egoera deklaratzen duena COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko; eta Eusko Jaurlaritzaren maiatzaren 12ko Erabakia, zeinaren bidez COVID-19aren pandemiaren ondoriozko egoeraren deskonfinamenduan herritarrei arreta emateko neurriak ezartzen baitira. Neurri hau salbuespen-egoera batean hartu da, eta, egoera horrek jarraitzen duen bitartean, neurri honek ere jarraitu egingo du.
– Modu elektronikoa: eskabideak Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan sartuta aurkeztuko dira: https:/www.euskadi.eus/servicios/1013807.
Eskabidea izapidetzeko eta dokumentazioa aurkezteko moduak (elektronikoa zein presentziala izan) ez du behartuko aurrerantzean ere prozedurako gainerako izapideak modu berean egitera, edonoiz alda daiteke eta.
b) Pertsona juridikoek eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluko 1. zenbakiko a), b), c) eta d) apartatuetan aurreikusitako gainerako subjektuek.
2.– Eskabideak modu elektronikoan nahiz presentzialean aurkezteko, inprimaki-eredu normalizatua erabiliko da, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoena: https:/www.euskadi.eus/servicios/1013807
3.– Eskabidea egin osteko izapideak, modu elektronikoan egingo dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan sartuta: http://www.euskadi.eus/micarpeta
4.– Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako dokumentuak modu presentzialean zein elektronikoan nola izapidetu jakiteko xehetasunak Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskura daitezke: https:/www.euskadi.eus/servicios/1013807
5.– Eskabidea ordezkari baten bitartez egiten bada, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluetan xedatutakoaren arabera egiaztatu beharko da ordezkaritza.
Laugarrena.– Diru-zuzkidura.
Agindu honen bidez deialdiaren xede diren laguntzak emateko gehieneko zuzkidura globala, Euskal Autonomia Erkidegoko 2020ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorretatik etorriko da, eta ez du 70.000 euroko zenbatekoa gaindituko.
Bosgarrena.– Laguntzen zenbatekoa finkatzeko eta horiek haztatzeko irizpide objektiboen zehaztapena.
Eskabideak aztertzeko eta laguntzen zenbateko zehatza zehazteko, irizpide objektiboak eta bakoitzari esleitutako gehieneko puntuazioa hartuko dira kontuan. Hona hemen irizpide horiek:
1.– Gehieneko puntuazioa 100 puntukoa izango da.
2.– Honela esleituko dira puntuak:
A) Kokapena: Ostatuaren kokapena, eremuko ostatu-beharrizanekin lotuta. 20 puntu gehienez.
1.– Landatartasun-maila, agindu honen eranskinean jasotakoa aplikatuta. 10 puntu gehienez.
a) G1 landatartasun-maila: 10 puntu.
b) G2 landatartasun-maila: 8 puntu.
c) G3 landatartasun-maila: 6 puntu.
d) G4 landatartasun-maila: 4 puntu.
e) G5 eta G6 landatartasun-mailak: 2 puntu.
f) Hirikoa: 0 puntu.
2.– Lehentasunezko eskualdeak 10 puntu gehienez.
a) Arabako Errioxa: 10 puntu.
b) Arabako Lautada eta Mendialdea: 8 puntu.
c) Gainerako eskualdeak: 5 puntu.
B) Sustatzailea.
1.– Entitate publikoak izanez gero: 40 puntu gehienez.
Indarrean dagoen Sasoikako Lanaren Arretarako Plan Integralean ezarritako nekazaritzako sasoikako lanaren programari atxikita egotea (40 puntu)
2.– Erakunde pribatuak izanez gero: 40 puntu gehienez.
a) Indarrean dagoen Sasoikako Lanaren Arretarako Plan Integralean ezarritako nekazaritzako sasoikako lanaren programari atxikita egotea: 20 puntu.
b) Jarduera nagusia nekazaritza izatea. 5 puntu.
c) Nekazaritzako ustiategi bateko emakume nekazari titularra edo titularkidea izatea, edo, pertsona juridikoa bada, emakumeen esku dagoen ehunekoa edo partaidetza sozialak gutxienez % 50 izatea kideak bi badira; edo gutxienez orekatua, gainerako kasuetan. 15 puntu.
C) Proiektua: 40 puntu gehienez.
1.– Ostaturako jarritako plaza kopurua. 20 puntu gehienez.
a) 8 plaza arte: 10 puntu.
b) 9 eta 16 plaza artean: 15 puntu.
c) 16 plazatik gora 20 puntu.
2.– Kostuaren eta plazen arteko erlazio egokiena. 20 puntu gehienez.
a) Plazako 7.000 euruo-tik gora: 5 puntu.
b) Plazako 3.000 euro eta 7.000 euro artean: 15 puntu.
c) Plazako 3.000 euro-tik behera: 20 puntu.
3.– Proiektu bakoitzari, aipatutako irizpideak aplikatua lortutako puntuazioaren arabera, esleitu beharreko laguntza zehatza honela gauzatuko da:
100 puntu: laguntzaren % 60a
99 puntu: laguntzaren % 59a
98 puntu: laguntzaren % 58a
97 puntu: laguntzaren % 57a
96 puntu: laguntzaren % 56a
95 puntu: laguntzaren % 55a.
94 puntu: laguntzaren % 54a.
93 puntu: laguntzaren % 53a
92 puntu: laguntzaren % 52a
91 puntu: laguntzaren % 51
90 puntu: laguntzaren % 50a
89 puntu: laguntzaren % 49a.
88 puntu: laguntzaren % 48a
87 puntu: laguntzaren % 47a
86 puntu: laguntzaren % 46a
85 puntu: laguntzaren % 45a
84 puntu: laguntzaren % 44a
83 puntu: laguntzaren % 43a
82 puntu: laguntzaren % 42a
81 puntu: laguntzaren % 41
80 puntu: laguntzaren % 40a.
79 puntu: laguntzaren % 39a
78 puntu: laguntzaren % 38a
77 puntu: laguntzaren % 37a
76 puntu: laguntzaren % 36a
75 puntu: laguntzaren % 35a
74 puntu: laguntzaren % 34a.
73 puntu: laguntzaren % 33a
72 puntu: laguntzaren % 32a
71 puntu: laguntzaren % 31
70 puntu: laguntzaren % 30a
69 puntu: laguntzaren % 29a
68 puntu: laguntzaren % 28a
67 puntu: laguntzaren % 27a
66 puntu: laguntzaren % 26a
65 puntu: laguntzaren % 25a
64 puntu: laguntzaren % 24a
63 puntu: laguntzaren % 23a
62 puntu: laguntzaren % 22a
61 puntu: laguntzaren % 21a
60 puntu: laguntzaren % 20a
Seigarrena.– Aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Martxoaren 24ko 45/2020 Dekretuaren 7. artikuluaren arabera, eskabidearekin batera honako dokumentu hauek aurkeztu behar dira:
1.– Hirugarrenen alta.
2.– Pertsona juridikoek, eratzeko eskrituraren kopia bat eta estatutuen kopia bat (dagokion erregistroan sartu dela adierazten duen zigilua jarrita).
3.– Pertsona juridikoa izanez gero, zuzendaritza-organoen osaera egiaztatzen duen ziurtagiria.
4.– Erakunde publikoen kasuan izan ezik, nekazaritza-ustiategiaren titularra edo titularkidea izatearen egiaztagiria.
5.– Ondasun higiezina ostatu gisa egokitzeko erabiltzeko baimena ematen duen tituluaren kopia, hura jabetza osoan edo partekatuan, errentamenduan, gozamenean edo prekarioan eduki.
6.– Pertsona fisikoen edo nortasun juridikorik gabeko pertsona juridiko pribatuen elkarteak edo ondasun-erkidegoak direnean, eskabideek berariaz adierazi behar dituzte, eskaerari erantsitako dokumentu batean, elkarteko kide bakoitzak proiektua egikaritzeko hartzen dituen konpromisoak, eta bakoitzak egikaritu beharreko aurrekontu-zenbatekoa, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Betiere, ordezkari edo ahaldun bat izendatu behar dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena. Taldea ezingo da desegin harik eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 39. eta 65. artikuluetan aurreikusitako preskripzio-epea igaro arte.
7.– Egin beharreko inbertsioa edo gastua deskribatzen duen memoria. Bertan, aurreikusitako egikaritze-epeak, kokalekua, finantzaketa nahiz aurrekontua adierazi beharko dira, behar beste xehatuta, eta/edo proformako fakturak.
8.– Nahitaezko kasuetan, ostatuei buruz indarrean dauden xedapen espezifikoetara egokitzen den proiektu teknikoa, bai eta hura gauzatzeko behar diren baimen eta lizentziak ere, edo, bestela, haiek eskuratzeko eskabidea.
9.– Hala badagokio, Sasoikako Lanaren Arretarako Plan Integralean ezarritako nekazaritzako sasoikako lanaren programari atxikita dagoela adierazten duen «konpromisoaren» kopia.
10.– Erantzukizunpeko adierazpena, honako hauei dagokienez: martxoaren 24ko 45/2020 Dekretuan eskatutako betekizunak betetzen dituela; aurkeztu dituen dokumentuak egiazkoak direla; martxoaren 24ko 45/2020 Dekretuaren 6. artikuluaren 4. paragrafotik 15.era bitartean ezarritako betekizunak betetzen dituela; hori egiaztatzen duen dokumentazioa baduela, eta administrazioaren esku jarriko duela horrela eskatzen zaionean; eta aurreko bi zerga-ekitaldietan eta unekoan jasotako beste edozein «de minimis» laguntzaren edukiaren gaineko erantzukizunpeko adierazpena.
11.– Azken bi urteetako kontu ikuskatuen kopia, sozietateen zerga edo PFEZaren aitorpena.
Zazpigarrena.– Diruz lagundu daitezkeen kostuak.
Diruz lagundu daitezkeen kostuak martxoaren 24ko 45/2020 Dekretuaren 4. artikuluan jasotakoak dira. Sasoikako langileentzako ostatu izateko higiezinak eraikitzeko edo, hala badagokio, eskuratzeko gehieneko zenbatekoa 20.000 eurokoa izango da.
Zortzigarrena.– Gauzatzeko epea.
2020ko ekitaldirako, eta martxoaren 24ko 45/2020 Dekretuaren xedapen iragankorrarekin bat etorriz, inbertsioak eta gastuak gauzatzeko epea 2019ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra bitartekoa izango da.
Bederatzigarrena.– Errekurtsoak.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dakioke Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Kasu bietan, agindua argitaratu eta biharamunean hasiko da epea.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 7a.
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.