139. zk., 2020ko uztailaren 16a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (214 KB - 1 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2791
EBAZPENA, 2020ko uztailaren 8koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Daniel Alonso Alconada jaunak gainditu egin duela 2019ko urriaren 28ko ebazpenak (2019ko azaroaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Histologia» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Daniel Alonso Alconada jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zkia.: 1607*****. Kodea: AGC8L1-D00077-13. Jakintza arloa: Histologia. Saila: Zelulen Biologia eta Histologia. Ikastegia: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Hirueleduna (euskera/gaztelania/ingelesa). Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Histologia Mediko berezia».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2020ko uztailaren 8a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.