Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2020ko uztailaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2790

EBAZPENA, 2020ko uztailaren 8koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Mikel Iruskieta Quintian jaunak gainditu egin duela 2020ko urtarrilaren 15eko Ebazpenak (2020ko otsailaren 5eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Mikel Iruskieta Quintian Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zkia.: ***9222**. Kodea: AGC8L1-D00051-16. Jakintza arloa: Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika. Saila: Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika. Ikastegia: Bilboko Hezkuntza Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Hizkuntzak eta Berrikuntza Haur Hezkuntzako Ikasgeletan».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2020ko uztailaren 8a.

Errektorea.
EE (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala