Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2020ko uztailaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2788

831/2020 EBAZPENA, ekainaren 22koa, Osakidetzako Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez aldi baterako izendatzen den, erakunde horretan, Isabel Jimeno Martín andrea, Nefrologiako osasun ataleko buru, lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.

AURREKARIAK

1.– Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari gerentearen abenduaren 10eko 1525/2019 Ebazpenaren bidez, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuan Nefrologiako osasun ataleko burua lanpostua lehiaketa bidez betetzeko dei egin da. Ebazpena hau EHAAn (2020ko otsailaren 19a), BOEn (2020ko otsailaren 12a) eta Osakidetzaren webgunean argitaratu zen.

2.– Deialdi-ebazpen hori dagokien aldizkari ofizialetan azken aldiz argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, interesdunak 15 egun balioduneko epea izan du eskaera aurkezteko. Epea 2020ko martxoaren 11n amaitu zen.

3.– Eskabideak aurkezteko epea amaituta, eta parte hartzaileak bete beharreko baldintzak aztertu ondoren, Osakidetzaren webgunean onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratu zen (2020ko martxoaren 16a).

4.– Erreklamazioak aurkezteko epea behin amaituta, eta ez denez bat ere aurkeztu, behin betiko zerrendak onartzen dira (2020ko ekainaren 10a), dagokion eran argitaratzeko.

5.– Behin betiko zerrendak, Balorazio Batzordeko kideek izendapenarekin batera, baita kudeaketaren memoria-proiektua jendaurrean jartzeari buruzko iragarpena ere, Osakidetzako webgunean argitaratu ziren 2020ko ekainaren 12an. Jakinarazi zitzaien ere hautagaiei aipatutako deialdia.

6.– Kudeaketa memoria-proiektuak jendaurrean jarrita, eta Balorazio Batzordeak aurkeztutako eskabideak baloratuta (2020ko ekainaren 15a), baita dagokion izendapen-proposamena eginda ere (2020ko ekainaren 22a); eta Isabel Jimeno Martín andreak dauzkan ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Nefrologiako osasun ataleko buru, Osakidetzako Barrualde-Galdakaoko ESIan.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari gerentearen abenduaren 10eko 1525/2020 Ebazpenaren 7. Oinarria. Horrek ezartzen du Barrualde-Galdakaoko ESIko Zuzendaritza Gerentziak, jasotako proposamena ikusita, ebazpen bat emango duela proposatutako izangaia deialdian eskainitako lanpostua betetzeko edo deialdia hutsik uzteko.

2.– Ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioko 8/97 Legearen 28. artikuluaren 3. arau komuna; uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, lanpostu funtzionalak arautzen dituena; eta azaroaren 11ko 255/97 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena, bereziki, zerbitzu-erakundeetako zuzendari gerenteen eskumenei buruzko 15. atalak jasotakoak eta aplikatu beharreko arauei buruzkoak.

Aurreko guztia aintzat harturik

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Isabel Jimeno Martín andrea Osakidetzako Barrualde-Galdakaoko ESIko Nefrologiako osasun ataleko buru izendatzea aldi baterako.

Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, eta data honetatik aurrera ondorioak izango ditu: 2020ko ekainaren 29a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitutakoan lanpostua utziko du, ez bada luzapena onartzen, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango dute, aldez aurretik kontrako espedientea egonik, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunaren 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-arrazoiak direla medio.

Bosgarrena.– Interesdunari Ebazpen honen berri ematea.

Seigarrena.– Ebazpen hau argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren webgunean.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari, jakinarazpena jasotzen den hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera.

Galdakao, 2020ko ekainaren 22a.

Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari gerentea,

JON GUAJARDO REMACHA.


Azterketa dokumentala