139. zk., 2020ko uztailaren 16a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (218 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2787
1013/2020 EBAZPENA, ekainaren 18koa, Bilbao-Basurtoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Ana María Gómez Arteaga andrea Administrazioko ekipoburu (Kudeaketa Sanitario Unitatea) izendatu duten, izendapen askez, Osakidetzako Bilbao-Basurtoko Erakunde Sanitario Integratuan.
198/2020 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurtoko ESIko Administrazioko ekipoburu (KSU) lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia argitaratu zen.
Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Ana María Gómez Arteaga andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea, izendapen aske bidez, Osakidetzako Bilbao-Basurtoko ESIko Administrazioko ekipoburu (KSU).
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ana María Gómez Arteaga andrea izendatzea Administrazioko ekipoburu (KSU) Osakidetzako Bilbao-Basurtoko ESIan.
Bigarrena.– Izendapen honek 2020ko ekainaren 22tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriarik dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Interesdunari eta Bilbao-Basurtoko ESIko pertsonaleko Zuzendaritzari Ebazpen honen berri ematea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2020ko ekainaren 18a.
Bilbao-Basurtoko ESIko zuzendari gerentea,
EDUARDO MAIZ OLAZABALAGA.