Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2020ko uztailaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2785

744/2020 EBAZPENA, 2020ko ekainaren 1ekoa, Ezkerralde-Enkarterri-Cruceseko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Jorge Burgos San Cristobal jauna aldi baterako izendatzen den Osakidetzako Ezkerralde-Enkarterri-Cruceseko Erakunde Sanitario Integratuko Obstetrizia eta Ginekologiako atal sanitarioko buru (Jaioaurreko Diagnostikorako Atala), lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.

Urriaren 8ko 1576/2019 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osakidetzako Ezkerralde-Enkarterri-Cruceseko ESIko Obstetrizia eta Ginekologiako atal sanitarioko buru (Jaioaurreko Diagnostikorako Atala) lanpostua lehiaketaren bidez betetzeko.

Balorazio Batzordeak aurkeztutako eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen proposamena egin du. Horiek horrela, eta Jorge Burgos San Cristobal jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Osakidetzako Ezkerralde-Enkarterri-Cruceseko ESIko Obstetrizia eta Ginekologiako atal sanitarioko buru (Jaioaurreko Diagnostikorako Atala).

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, zera

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jorge Burgos San Cristobal jauna Osakidetzako Ezkerralde-Enkarterri-Cruceseko ESIko Obstetrizia eta Ginekologiako atal sanitarioko buru (Jaioaurreko Diagnostikorako Atala) izendatzea aldi baterako.

Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, eta data honetatik aurrera ondorioak izango ditu: 2020ko ekainaren 1a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitutakoan lanpostua utziko du, ez bada luzapena onartzen, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko, 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango dute, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Interesdunei eta Ezkerralde-Enkarterri-Cruceseko ESIko Pertsonaleko Zuzendaritzari Ebazpen honen berri ematea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, Ebazpen hau EHAAn argitaratzen den hurrengo egunetik hilabeteko epean.

Barakaldo, 2020ko ekainaren 1a.

Ezkerralde-Enkarterri-Cruceseko ESIko zuzendari gerentea,

SANTIAGO RABANAL RETOLAZA.


Azterketa dokumentala