137. zk., 2020ko uztailaren 14a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (210 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIAREN ARLOKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2758
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortziorako 106/2019 prozeduraren ondoriozkoa.
Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko Gasteizko Epaitegia – Zigor-arloko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 106/2019 adostasunik gabeko dibortzioa.
Gaia.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Soraya Martinez De Lizarduy Portillo.
Judizio horretan, 23/2020 zenbakiko epaia eman zen 2020-03-13an, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Yahya Faraj demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 13a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.