137. zk., 2020ko uztailaren 14a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (209 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2756
EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeko 473/2019 prozeduraren ondoriozkoa.
Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Donostiako Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: 473/2019 behin betiko neurriak aldatzea.
Gaia: neurriak aldatzea.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Saioa Etxabe Azkue.
Judizio horretan, honako hau erabaki da:
– Javier Alonso Dominguezi ediktu bidez jakinaraztea 2020-02-28an prozesu horretan emandako epaia. Haren kopia eskuragarri dauka bulego judizial honetan, eta oso-osorik aztertu ahal izango du bertan.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Pertsona horren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jakinarazpen-eginbidea gauzatu ahal izateko.
Donostia, 2020ko uztailaren 1a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.