134. zk., 2020ko uztailaren 9a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (256 KB - 2 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
2697
AGINDUA, 2020ko ekainaren 11koa, Hezkuntzako sailburuarena, Santurtziko udalerriko «Santurtzi» Musika Eskola Publikoari (Bizkaia) musika-espezialitateak eta osagarrizko irakaskuntzak gehitzeko baimena emateko dena.
Santurtziko udalerriko «Santurtzi» Musika Eskola Publikoak (Bizkaia) musika-espezialitateak eta osagarrizko irakaskuntzak gehitzeko egin duen baimen-eskaera aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (289/1992 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak -musika-eskolak- sortzea eta horien jarduna arautzen duena; 1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).
Indarrean dagoen legedia ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– 2019-2020 ikasturtetik aurrera Beste joera batzuetako adarreko «Konbo» musika-espezialitatea eta «Analisia», «Armonia» eta «Musikoterapia» osagarrizko irakaskuntzak irakasteko baimena ematen zaio ondoren zehazten den ikastetxeari:
Kode-zenbakia: 48010714.
Izen generikoa: Musika Eskola Publikoa.
Izen espezifikoa: «Santurtzi».
Titularra: Santurtziko Udala.
Helbidea: Cristobal de Murrieta etorbidea, 19.
Udalerria: Santurtzi.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:
● Mailak: 1.a, 2.a, 3.a. eta 4.a.
● Adarrak:
– Kantua: Korala.
– Instrumentu sinfonikoak: Biolina, Biola, Biolontxeloa, Flauta, Klarinetea, Perkusioa, Saxofoia eta Tronpa.
– Instrumentu polifonikoak: Akordeoia, Gitarra eta Pianoa.
– Instrumentu eta dantza tradizionalak: Trikitixa eta Txistua.
– Bestelako joerak: Konbo.
– Osagarrizko irakaskuntzak: Analisia, Armonia eta Musikoterapia.
2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea irakasleen titulazio akademikoari dagokionez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 11.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.