Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2020ko uztailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2694

EBAZPENA, 2020ko uztailaren 3koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazpen honen huts-zuzenketa egiten baita: Ebazpena, 2020ko ekainaren 24koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitara ematen da enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako 2020ko dirulaguntzen deialdia.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako akatsak ikusi dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2020ko ekainaren 24ko Ebazpenean (ebazpen horren bidez, argitara ematen da enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako 2020ko dirulaguntzen deialdia). Ebazpena 2020ko ekainaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 127. zenbakian. Eta jarraian zuzendu egiten dira akatsak:

– 3.2 artikuluan, 2020/2554 (53/10) orrialdean, a), b), c) eta d) ataletako zenbait alderdi zuzentzen dira, beraz:

Honela dio:

«Zenbateko hori honela banatuko da diruz lagunduko diren proiektuen artean:

a) 15.500.000 euro, aurreko artikuluan adierazitako 1. eta 2. motetako jarduketak finantzatzeko; eskualde eta udalerri guztien artean banatuko da diru hori, 2020ko maiatzean haietan dagoen biztanleria langabearen arabera, eta, gutxienez, 75.000 euro emango dira erakundeko.

b) 5.500.000 euro, langabeziak bereziki ukitutako eskualde eta udalerrietara zuzendutako 1. eta 2. motako jarduketetarako.

c) 18.888.890 euro, aurreko artikuluan aurreikusitako 1. eta 2. motetako jarduketak finantzatzeko. Lehentasunezko jarduketa-eremutzat jotako eskualde eta udalerri guztien artean banatuko dira, 2020ko maiatzean langabeen arabera.

d) 1.000.000 euro, proiektu estrategikoen 4. motako ekintzetarako.

e) 1.111.110 euro, laneratzen laguntzeko jardueretarako».

Honela esan behar du:

«Zenbateko hori honela banatuko da diruz lagunduko diren proiektuen artean:

a) 20.500.000 euro, aurreko artikuluan adierazitako 1. eta 2. motetako jarduketak finantzatzeko; eskualde eta udalerri guztien artean banatuko da diru hori, 2020ko maiatzean haietan dagoen biztanleria langabearen arabera, eta, gutxienez, 75.000 euro emango dira erakundeko.

b) 13.500.000 euro, langabeziak bereziki ukitutako eskualde eta udalerrietara zuzendutako 1. eta 2. motako jarduketetarako.

c) 5.888.890 euro, aurreko artikuluan aurreikusitako 1. eta 2. motetako jarduketak finantzatzeko. Lehentasunezko jarduketa-eremutzat jotako eskualde eta udalerri guztien artean banatuko dira, 2020ko maiatzean langabeen arabera.

d) 1.000.000 euro, proiektu estrategikoen 3. motako ekintzetarako.

e) 1.111.110 euro, laneratzen laguntzeko jardueretarako».

– III. eranskinean, 2020/2554 (53/26) orrialdean, taularen laugarren lerroa zuzentzen da, horrela:

Honela dio:

(Ikus .PDF)

Honela esan behar du:

(Ikus .PDF)

– IV. eranskinean, 2020/2554 (53/27) orrialdetik 2020/2554 (53/28) orrialdera, aurrekontuaren banaketaren zenbatekoak zuzentzen dira.

Ulergarriagoa izateko, IV. eranskina ordezkatzen da Ebazpen honi erantsita datorrenarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 3a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala