Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2020ko uztailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2692

EBAZPENA, 2020ko ekainaren 29koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko inguruneak sustatzeko eta garatzeko laguntzen esleipenerako balorazio-batzordea osatuko duten pertsonak (2020ko Itsaspen programa).

Ikusi da Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko otsailaren 12ko Agindua (2020ko otsailaren 27ko EHAA, 40. zk.), otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren II. eta III. kapituluetan aurreikusitako 2020rako dirulaguntzak deitzen dituena. Aipatu dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak garatzeko eta bultzatzeko laguntzak arautzen ditu.

Aurkezten diren eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko balorazio-batzorde bat eratzea aurreikusten du lehen aipatutako dekretuaren 9. artikuluak, eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren mendeko Zuzendaritzetako teknikarien artean hautatuko dira batzordea osatuko duten hiru pertsonak; batzordekideak izango dira, eta hitzez eta botoz hartuko dute parte.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordea osatuko duten pertsonak izendatzea eta bere osaera jakinaraztea:

Batzordeburua: Azucena Salazar Bayona.

Batzordekideak:

– Ion Pagaldai Barruetabeña, idazkaria ere izango dena.

– Angeles Diez Diez.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, urriaren 1eko 26ko 40/2015 Legearen 24. artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan eta jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 29a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

JONE MIREN FERNÁNDEZ LANDA.


Azterketa dokumentala