Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2020ko uztailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

GIPUZKOAKO BATZAR NAGUSIAK
2688

EBAZPENA, 2020ko ekainaren 24koa, Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakariarena, honako arau hau baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agintzen duena: 5/2020 Foru Dekretu-Araua, maiatzaren 26koa, COVID-19ak eragindako osasun larrialdiaren ondoren ekonomia suspertzeko koiunturazko zerga arloko neurriei buruzkoa.

Barne Araudiko 130. artikuluan xedatutakoan oinarrituta, Gipuzkoako Batzar Nagusiek, gaurko Osoko Bilkuran, erabaki dute baliozkotzea 5/2020 Foru Dekretu-Araua, maiatzaren 26koa, COVID-19ak eragindako osasun larrialdiaren ondoren ekonomia suspertzeko koiunturazko zerga arloko neurriei buruzkoa, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2020ko maiatzaren 27ko, 98 zenbakian eta akats zuzenketa 2020ko ekainaren 1eko, 101 zenbakian argitaratu zena.

Argitaratzeko agintzen da, guztiak jakinaren gainean egoteko.

Donostia, 2020ko ekainaren 24a.

Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria,

XABIER EZEIZABARRENA SAENZ.


Azterketa dokumentala